Egungo nerabeak etorkizuneko helduak

NERABEZAROA

Nerabezaroa aldaketa fisiko, emozional eta sozial handiko etapa da, erronka handiko etapa, alegia.  Hori dela eta, norbere burua ezagutzen hasteko garai egokia dela deritzogu.
Garai honetan landatutako haziak emango ditu ondoren fruituak.

Webgune honetan, hezkuntza alorrean, DBH 3. ikasmailako Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena ikasgaian, nerabeak erresilientziaren gaia lantzeko proposamenak topa ditzakezue. 

Baliabideak

Hezkuntzako DBH 3. ikasmailako Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena ikasgairako materiala.

Autoezagutzaren eta erresilientziaren lanketa funtsezkoa da nerabeen hazkuntza prozesuan. Webgune honetan, DBH 3. mailako Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena ikasgaiaren baitan, erresilientzia lantzeko proposamen didaktikoak aurkituko dituzue. Etorkizuneko helduen ongizatea gaur egungo hezkuntzan landatzen denetik hasten da.

NORENTZAT DA?

DBH 3. mailako ikasleentzat eta hezkuntza komunitatearentzat, bereziki irakasleentzat eta hezitzaileentzat.

Landuko diren gai nagusiak:

NERABEAK ETA ERRESILIENTZIA

Nerabezaroa aldaketa handiz betetako garaia da eta, erronka horien aurrean, erresilientzia lantzea funtsezkoa da. Gaitasun horrek laguntzen die gazteei emozioak kudeatzen, zailtasunei aurre egiten eta beren indarguneak ezagutzen. Material honetan, norbere burua hobeto ezagutzeko, erritmoa jaisteko eta barnera begiratzeko ariketak aurkituko dituzu. Helburua da nerabeek konfiantza eta komunikazioa garatzea eta bizitzako oztopoak baikortasunez eta autonomia handiagoz gainditzeko tresnak eskuratzea.

Scroll to Top