Nerabeak eta erresilientzia

Nerabezaroa aldaketa fisiko, emozional eta sozial handiko etapa da, erronka handiko etapa. Horregatik, erresilientzia garatzeko aukera paregabea da.

Erresilientzia zailtasunei aurre egiteko, egoera berrietara egokitzeko eta horietatik sendotuta irteteko aukera ematen duen trebetasuna da. Orrialde hauetan gure nerabeek erresilientzia garatzen joateko ariketak proposatuko ditugu.

Erresilientzia garatzen hasteko, lehenik, nork bere burua ezagutu behar du. Nola nago? Zer sentitzen ari naiz? Zer behar dut une honetan ongi egoteko? Komunikazioa? Badakit behar dudan hori eskatzen arazoa datorkidanean? Badakit laguntza eskatzen? Badakit zein diren nire mugak? Badut sostengatuko nauen sare bat?

 Zein jarrera hartzen dut arazoen aurrean? 

Nola ikusten naiz? Zein dira nire indarguneak eta ahulguneak? Zein alderditan moldatzen naiz ongi, eta zeinetan behar dut laguntza?

Gaitasun hori lantzen joan ahal izateko gure burua entzun behar dugu, erritmoa jaitsi, gelditu eta bakarrik egoten ikasi. Baina, gaur egun dugun bizi-erritmoak ez digu batere laguntzen horretan.

Gure gizartean erronka handi bat dugu: guraso edo irakasle gisa zenbat eta lehenago irakasten hasi trebetasun hauek gure nerabeei, orduan eta hobe.

Baina, esan bezala, gure bizitzan erritmoa jaistea ez da erraza. Erronka handi bat da.

Eta material honetan proposatzen diren ariketek, erritmoa jaitsi eta konfiantza eta komunikazioa ahalbidetuko duten espazioak sortzera gonbidatuko gaituzte. 

Horrekin guztiarekin, nerabeei trebetasunak eskainiko dizkiegu eguneroko erronkei baikortasunez aurre egiteko, jarreren inguruan hausnartzeko eta bakoitzaren indarguneez eta ahulguneez jabetzeko.

Laburbilduz, hauek dira erresilientzia garatzearen onurak:

Scroll to Top