Gorputza sentituz, autorregulatuz

Ariketa honen helburua norberak bere gorputzaren kontzientzia hartzean datza. Gorputzak esaten digun hori sentitu ahal izateko, erritmoa jaistea ezinbestekoa da, kanpoko soinuak ez baitigu barruan duguna entzuten uzten. Ariketa honen proposamena horixe litzateke, gelditu eta sentitzea.

Gakoak

  • Gela giro lasaian egotea komeni da. Horretarako musika lasaia erabil dezakegu.
  • Ariketa binaka egiteko da.
  • Pertsona bakoitzarekin 20 minutu egotea komeni da, gorputz atalak sentitzeko beharrezko tartea eskainiz.
  • Ariketa eserita edo etzanda egin daiteke. Ariketa lurrean etzanda egin nahi bada estera izatea gomendatzen da.
Scroll to Top