Indarguneak eta ahulguneak

Honako ariketa honen helburua gure indargune eta ahulguneez jabetzea izango da.

Maiz, gure ahulguneez jabetzen gara eta gure indarguneak balioan jartzea kosta egiten zaigu. Bakoitzak bere bi alderdi horiek identifikatzea lehen pausoa izango da; ondoren, ahulguneak ez hain ahulgune izateko pausoak ematen hasteko edota ahulguneak onartzeko.

Gakoak

  • Gela giro lasaian egotea komeni da. Saioa hasi aurretik abesti lasai batekin gela girotu daiteke.
  • Ariketa burutzeko, plastikozko animaliak erabili daitezke (ez da beharrezkoa)
  • Hausnarketarako papera eta boligrafoa behar dira.
Scroll to Top