Jarraian, sekuentzia didaktiko bat ikus dezakezue adibide gisa. Hala ere, norberaren kontzientzia hartzeak ikasgelan izan ditzakeen onuren jakitun izanagatik ere, ulertzen dugu bere erabilera ez dela guztiz ohikoa eta ezin dela ikastetxe eta ikasgela guztiak ezagutu gabe denentzat baliagarri den urratsez urratseko sekuentzia bat diseinatu. Hori dela eta, irakasleak, bakoitzaren gaitasun eta prestaketaren arabera, atal honetan proposatutako ariketak modu soltean egiteko aukera ere izango du.
ERRONKA BERRIEN AURREAN…
Helburua: ikasleek erronka berrien aurrean duten jarreren inguruan hausnartzea eta eta erronkei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

