Ariketaren helburua, presentzia lantzea izango da. Presentzian egoteak, gauden horretan zentzumen guztiekin egotea esan nahi du. Ariketa hau, beste guztien oinarri izan daiteke.
Gakoak
- Ariketa burutzeko gelako giroa lasaia izatea garrantzitsua da, eta ariketan zehar isiltasuna ahalbidetzea ere bai. Isiltasunak barnea entzutera eramango gaitu.
- Ariketa egiteko 30 minutu behar dira, gutxienez.
- Beharrezko materiala: mahaspasa batzuk, edota jateko beste zerbait ere izan liteke. Kontuan izan behar da, gelako guztiei ez dutela gustuko izango. Derrigortzea ez da bidea. Nahi duenak egin dezala. Jateko aukera ezberdinak ere eman daitezke, ariketa guztiek egin dezaten.


