Entzuten

Proposamen honekin, gure komunikazioa nolakoa den hausnartuko dugu; zehatzago esateko, entzuten ikasiko dugu.

Maiz, entzuten ari garenean, ez dakigu benetan gauzak entzuten ditugun edo gauzak guk nahi ditugun moduan jasotzen ditugun. Ariketa honen helburua, beraz, horixe izango da, nire komunikazioetan nire entzutea nolakoa den hausnartzea edo konturatzea.

Gakoak

  • Elkar entzuteko, gelan giro lasaia egotea komeni da.
  • Bikote bakoitzak bere espazioa izatea komeni da. Bikote bakoitzaren artean gutxieneko distantzia izatea.
  • Saioa gutxienez ordubetekoa izango da. Hausnarketa atala hurrengo saiora ere luza daiteke.
Scroll to Top