Begiraden txanda

Ariketa honen helburua aurrean dugunari begietara begiratzea izango da. Ikasleak begietara begira jarriko ditugu. Asko kostatzen zaigu pertsonei begietara begiratzea, askotan lotsagatik; baina begiek informazio asko eman diezagukete. Hori dela eta, ariketa honen bidez, begien aurrean duguna bere osotasunean ikusiko dugu. Bere alderdi positibo eta negatiboekin.

Gakoak

  • Gelan giro lasaia izatea komeni da.
  • Ariketa binaka jarriz hasiko da.
  • Ariketan zehar musika lasaia jartzea proposatzen da.
  • Hausnarketa burutzeko papera eta boligrafoa behar dira.
  • Ariketa burutzeko 30 minutu behar dira.
Scroll to Top