Aukeratzen

Honako proposamen honekin norbanako bakoitzak aukeratzeko dugun gaitasuna landu nahi da.

Gure buruari egon nahi dugun lekuan egoteko baimena emango diogu, eta horretarako aukeraketak egin beharko ditugu. Batzuetan aukeratzea zaila egingo zaigu, aurrean dugunari minik egin nahi ez diogulako, baina ematen al diogu baimena gure buruari nahi dugun hori aukeratzeko?

Gakoak

  • Ariketa burutzeko espazioak, mugimendu askea izateko modukoa izan behar du.
  • Ariketa binaka burutuko da. Aukeratzeko rolean daudenak, bakarrik egongo dira.
  • Ariketa 20 minutuan egin daiteke. Hausnarketen arabera, luza daiteke.
Scroll to Top